Postre zailak!



TXOKOLATEZKO TARTA

Osagaiak
200g azukre130g txokolate130g irin5 arraultz120g margarinaBainila azukreaLegami pakete 1/2
Margarinaren eta azukrearen erdiarekin krema bat prestatu oso ondo nahastuz. Bitartean txokolatea baño marian urtu eta gehitu. Gorringoak banaka gehitzen joan oso ondo nahastuz. Gainontzeko azukre eta margarina eta bainila gehitu (pixka bat). Bitartean, zuringoak elur puntuan jarri eta gogorrak daudenean, kontu handiz nahastu beste guztiarekin. Azkenik irina eta legamia tamizatuz gehitzen joan eta kontu handiz nahastu. Dena ondo nahastua dagoenean, tartak egiteko molde batean jarri (aurretik margarina eta irinarekin prestatuz moldea). Labean egin 175ºCtara 45 minutu eta 1 ordu artean (egina egon arte). Labetik atera eta hozten utzi.

Koberturaren osagaiak:
6 goilarakada ur120g glacé azukre150g txokolateAlmendrak laminatan
Txokolatea, azukrea eta ura baño marian urtu, dena ondo nahastua eta urtua egon arte. Aurretik eginiko tarta hotza dagoenean, erditik moztu 2 kapa eginez. Bi kapen artean orain prestaturiko txokolate pixka bat jarri, tapa jarri eta gainetik eta aldeetatik margotu gainontzeko txokolatearekin. Gainetik almendrak jarri eta hozten utzi. Txokolatea hozten denean, gogortu egingo da. Jateko prest!







YOGURT ETA MANGO MOUSSEA


Osagaiak :
Ondo helduriko 2 mango / 2 mangos bien madurosYogurt 1 (laktosa gabea) / 1 yogurt (sin lactosa)2 gelatina orri / 2 hojas de gelatina2 zuringo / 2 claras de huevo2 goilarakada ur / 2 cucharadas de agua2 goilarakada azukre / 2 cucharadas de azúcar
Mangoak zuritu eta hezurra kendu ondoren zatitu. Mangoa eta yogurta elkartu eta ondo trituratu guztia. Pure hau ondo iragazi zatitxoak ez egoteko. Mango zati batzuk gorde, gero moussea apaintzeko.
Gelatina orriak ur hotzetan jarri 5 minutuz, ondo bigundu arte. Ondoren, sutan jarri bigunduriko gelatina orriak bi ur goilarakadekin. Guztia disolbatu arte egosi. Urturiko gelatina, mango eta yogurt purearekin ondo nahastu. Bitartean, zuringoak elur-puntu gogorrean jarri azukrearekin batera. Zuringoak elur-puntuan daudenean, gainontzekoari gehitu, kontu handiz nahastuz.

Mousse-a kopetan banatu, eta gainetik mango lamina eta menta pixka batekin apaindu. Hozgailuan gorde, behintzat 3 orduz, pixka bat gogortu dadin..



 
 
 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina